Linean erreserbatu eta erosi

Ikuskizunak
linean ikuskizunetarako sarrerak erreserbatu
erreserbatu
Aktibitateak
linean sarrerak erreserbatu
erreserbatu
Ostatalekuak
linean ostatalekua erreserbatu
erreserbatu

// Biarritzeko Akuarioa

Biarritzeko Akuarioak bidaiarako gomita berria luzatzen dizue Gulf Streamaren gaindi, Bizkaiko Golkotik Karibetako itsasoa eta Indopazifikora arte. Zoazte itsas zolak esploratzera!

Ikusgarri liluragarria: Frantziako mailu marrazo bakarrak Biarritzen bizi dira!

1500 m3-ko arro erraldoi batean, uretako ballet ederra eskaintzen dizueten hogeita hamar bat arraia eta marrazorekin bizi dira! Ikuskizun paregabea!

Karibe itsas aintzira eta bere mangladiak Euskal Kostaldetik hamaika kilometrora eramaten zaituztete! Koralezko arrezifetako biziaz xoratu: pailazo-arrainak, anemonak, itsas sugeak... Kolore eta forma anitzeko arrain andana ibiltzen da zirurikan!

Terraza panoramikoan den itsas txakurren arroa bisitaren momentu azkarra egoten da. Ez ezazuela itsas txakurren otorduaren inguruko animazioa huts egin, egunero 10:30ean eta 17:00etan.
Ttipiak zein handiak loriatzen dituen ikuskizun harrigarria...

Zetazeoei eskainitako galeria eta Euskal Herriko arrantzaren historiari zuzendutako gelak ere esplora itzazue.

Eskola oporretako egun guzietako animazioetaz balia zaitezte.

 

Pendant les vacances scolaires, profitez des animations quotidiennes

 

 

 

Retrouvez toute l’information sur l'Aquarium de Biarritz 



Inprimatu