Linean erreserbatu eta erosi

Ikuskizunak
linean ikuskizunetarako sarrerak erreserbatu
erreserbatu
Aktibitateak
linean sarrerak erreserbatu
erreserbatu
Ostatalekuak
linean ostatalekua erreserbatu
erreserbatu

// Euskal Herria

// Ondare natural eta kulturala

Biarritz abiapuntu bikaina da Euskal Herrian bidaiatzeko.

Mundu oso bat dago deskubritzeko, oinez, autoz edo 4x4 batekin. Euskal Herria berdea eta oihantsua da, muino atseginak eta mendiak ditu.
Herrixka tradizionalen, kondairen eta dantzen aberastasuna ere badu, eta noski, gastronomia aberats bat.

Euskal Herria helmuga autentiko bat da, jakin duena bere edertasun eta misterioa denboran zehar mantentzen.
Euskal lurretan ibiltzean, agian bidexka baten puntan, pottoka bat topatuko duzue, gure mendietan aske ibiltzen den zaldi ttipi hori. Beste bitxikeria batzuk ere atzemango dituzue, adibidez, palmondoak ikus daitezke mendian.

Euskal Herria lurralde sekretua izateaz gain, eskuzabala da.

 

Bisita bat edo aktibitate bat bilatu eta erreserbatu dezakezue, deus huts egin gabe zuen egonaldiaz gozatzeko

 

Baiona soilik 10 km-ra dago, eta 2012an Artearen eta Historiaren Hiria izendapena jaso zuen: antzinaroan erromatarren gotorleku izan zen, eta Erdi Aroan garatu zen merkataritzari esker.

Ikus itzazue Zitadelako harresiak, Vaubanen maisulana, katedrala, ageriko zur besodun etxeak, eta txokolategileak dauden karrika estuak.

Baionako Turismo Bulegoak urte osoan

zehar askotariko bisita gidatuak antolatzen ditu.
Santa Maria Katedralaren inguruetatik kalostrara, harresietatik soto gotikoetara, historia gormanta deskubrituz… Ezagut ezazue altxorrez eta txoko sekretuz beteriko hiri hau.

 

 

Erreserbatu online (ordainketa segurua)

 

 

 © Mathieu Prat-21 

Erabili ezazu City Pass. Txartel pertsonal bat da, hainbat abantaila ekartzen dituena: Chronoplus sarea nahi bezainbat erabiltzeko aukera, Baionako museoetako sarrerak urririk, eta gure partaide turistikoen* opari edo beherapenak. (Txartela Biarritzeko turismo bulegoan eskuratu behar da nahiz eta erosketa internet bidez egin).
Erreserbatu linean edo erosi turismo bulegoan.

 

Biarritzetik 20 minutura, Labenneko Zooa bisita daiteke, Landetan, 5 hektareako harizti eta itsas-pinudi baten erdian, familian edo lagun artean.
Erreserbatu sarrerak linean

 

 

 

Biarritzetik 45 minutura, Euskal Herrian gehien bisitatzen den lekuetako bat dago: Sarako lezeak. Ordu bateko bisita gidatua egin daiteke soinu eta argiekin. Prestatutako ibilbide luze bat eginez hiru gai aipatuko zaizkizue: leze aski idor batzuen geologia berezia; historiaurreko bizilekua; euskaldunen jatorria eta mitologia José-Miguel de Barandiaranen arabera. Bisita gidaturik gabe ere, bada aukera gure museoa bisitatzeko (gizakiaren eboluzioari buruzkoa da, aurrehistoriatik gaur arte), eta bestalde, parke megalitikoa ere ezagut daiteke, Euskal Herriko megalitismoari buruzkoa.
 

Arberoako haran zainduan, Biarritzetik 35 minutura, leku harrigarri bat atzemango duzue. Bisita bakar batean Monumentu Historiko diren 2 harpe ikus daitezke: Isturitzeko harpea, Gizakiaren Historian erreferentzia garrantzitsua; eta Otsozelaiko harpea, altxor mineral bat. Michelinen Gida Berdean 3 izar ditu.

Erreserbatu linean Isturitzeko eta Otsozelaiko harpeak bisitatzeko sarrerak (ordainketa segurua)

Larrun mendia, bere 905 metroekin, Pirinio mendikateko lehen tontorra da, eta euskal kostaldeko panorama ederrenetariko bat eskaintzen digu.

Azkaine eta Sara artean kokatzen da, eta behean duen geltokian Larrungo tren txikia har daiteke bertara igotzeko, 1924ko kremailera tren txikia.

35 minutu irauten dituen igoeran zehar paisaia ederrak eta pottokak ikusiko dituzue Larrungo tontorrera iritsi aitzin (905 metrotara).

Larrungo Tren Txikiarekin tontorrera  igotzean 360°-ko bista zoragarriaz goza daiteke. Hainbat herri eta tontor ikusten dira bertatik: Hondarribiatik Baionara eta Zugarramurditik Kanbora. 

Merezi duen ibilaldi bat da, haur eta helduek goza dezaketena.

Irailean, ostegunetan, zatoz Larrungo tontorretik ilunabarra ikustera. Hau ere linean erreserbatu behar da.

Erreserbatu linean joan-jina otsailetik azarora (igotzeko ordua zehaztu behar da, baina jaisteko edozein tren hartu daiteke)

 

Itsasbazterreko bidexka ibilbide bat da euskal Erlaitzeko ezponden ertzean kokatua dena. 20 kilometroko bide hau Getarian hasi eta Hendaian bukatzen da, Donibane Lohizunetik pasatuta.

  Itsasbazterreko bidexkaren webgunea

© Pays de Saint Jean

// Antolatutako ateraldiak

Ateraldiak autobusetan – Ibilaldiak Euskal Herrian zehar

Le Basque Bondissant autobus konpainiak zenbait ateraldi antolatzen ditu Euskal Herri osoan zehar

Salida de Biarritz: explanada del Casino Municipal / Avenido Edouard VII

Reserve online (pago seguro)
 

 

 

Del 6 al 14 de julio, reserve online sus plazas en las naves propuestas por el Basque Bondissant para disfrutar de las Fiestas de Pamplona en toda tranquilidad y libertad.

Départ tous les jours le matin ou en soirée depuis le parking Floquet à Biarritz ( aller-retour)
 

¿Qué de más agradable desde Biarritz, de ir a visitar San Sebastián por un día o una noche, a solamente 50 km de Biarritz?

Además de la belleza de la bahía de la Concha, la ciudad de San Sebastián es un lugar que no hay que faltar: estación balnearia chic de España.

Caminen por el viejo San Sebastián y por la mayoría de las pequeñas calles encontrarán números bares de Pintxos.

Facilítense la vida, cojan el autobus e id a pasar un día por San Sebastián – posibilidad de ida y vuelta en el día.

Reserve online a lo largo del año: Compañía Alsa/Conda : líneas regulares Biarritz – San Sebastián en España.