Linean erreserbatu eta erosi

Ikuskizunak
linean ikuskizunetarako sarrerak erreserbatu
erreserbatu
Aktibitateak
linean sarrerak erreserbatu
erreserbatu
Ostatalekuak
linean ostatalekua erreserbatu
erreserbatu

// Golfa

Biarritzen, golfa da nagusi. Biarritzetik 100 kilometroko inguruan, hiritik autoz oren bakarrera, 16 golf-zelai daude.

Biarritz golf-jokalarien Europako Meka da. Biarritzen, Europako bigarren golf-zelairik zaharrena dago.

Golf Biarritz le Phare 1888 urtean zen. Itsasargiko golf-zelaia hiriaren erdialdean dago.

Horren osagarri, Ilbarritzeko Nazioarteko Trebaketa Zentro harrigarria dago. 4 golf-zelai ditu. Berdeguneen erdian, 26 hektareako hedadura du. Itsasoaren gainera 360°ko ikuspegi zoragarria eskaintzen du. Biarritzeko klima epelari esker, urte osoan golfean ari izan zaitezkete.

Golf Pass Biarritz Destination Golf txartela eskuratzea ideia ona da. Prezio apalagoan, euskal kostaldetik Landesen hegoaldera gutienez 2 eta gehienez 8 golf-zelaietan aritzeko aukera ematen du.

Formula desberdinak aukeran: gutienez 2 eta gehienez 8 ibilbide, Golf Pass Biarritz Destination Golf-en zuzenean erreserbatzekoak.

Biarritz Destination Golf dokumentazioa deskargatu

Biarritz Cup edo Makila Pro-Am bezalako lehiaketen berri ematen dizue ere.

 

 

 

Ez duda, atsegin eta partekatu! BERRIA : Biarritz Destination Golf facebook orrialdea jarraitu

Biarritzera hegazkinez etorriko zarete? Flying Blue Golf-eko kide izan zaitezte eta zuen golf zakuaren eta bidaia pusken garraioa urririk izateaz balia zaitezte. Horretarako, nahikoa da Flying Blue Golf webguneko « Nire espazioa » ataletik behar den dokumentua inprimatzea edo mobilean edo tabletan grabatzea eta aireportuan erregistratzean erakustea.

Eskaintza honek Flying Blue Golfeko kideentzat bakarrik balio du eta AIR FRANCE, KLM, CityJet, Régional eta Brit’Air hegazkin konpainiek baizik ez dute onartzen.      

 

 

 

// GOLF ESKOLAK

Biarritz Golf Académie
Biarritzeko Golf Akademiak Biarritzeko Itsasargia golf-eremuan errezibitzen zaituzte. Zuen maila eta xedea edozein izanik ere, David eta Julien zuen zerbitzuko izango dira eta zuekin golfarentzat...
Richard Simpson professeur de golf Biarritz le Phare
Zerbitzu gehigarriak: - Txirrindularien itzuliak: mendate handiak: Pirinioak, Alpeak, Korsika, Dolomitak, Andaluzia. Partikularrentzat, taldeentzat eta mintegientzat, materialaren...
Inprimatu