Linean erreserbatu eta erosi

Ikuskizunak
linean ikuskizunetarako sarrerak erreserbatu
erreserbatu
Aktibitateak
linean sarrerak erreserbatu
erreserbatu
Ostatalekuak
linean ostatalekua erreserbatu
erreserbatu

// Ibilaldiak Biarritzen

Ibiltzea gustuko duenak paisaia naturalen aniztasun harrigarria aurkituko du Biarritzen:

San Martin lurmuturra (itsasargia) Euskaldunen Kosta, Hondartza Handia, Arrantzaleen Portua, Ama Birjinaren Harkaitza… Kostaldean ezagutu beharreko txoko anitz daude.


Itsas bazterrean bankuak daude haur eta helduak pausa zaitezten.

 

Biarritzeko Bisita gidatuak

Biarritzeko Turismo Bulegoak urte osoan zehar Biarritzen bisita gidatu bat antolatzen du: Biarritz denboran zehar

Gida batek Biarritz ezagutarazten dio taldeari, eta kontatzen dio nola bilakatu zen mundu osoan ezaguna garai bateko arrantzale-portu txiki hau. 

Erreserbatu ezazu bisita gidatua linean (ordainketa segurua)


 

Etor zaitez Biarritzeko Merkatu Estalira:

Oso leku atsegina eta bizia da eta Biarritzeko hiri barnean kokatua da. Usainez eta kolorez betea den leku honetan erosketak egin ditzakezue, eta baita pintxo batzuk dastatu ere inguruko ostatuetan.

Biarritzeko Merkatua urte osoan irekia da, goizetan.

Dastaketa Biarritzeko Merkatuan bertako gida batekin
Erreserbatu linean / Ordainketa segurua  

 

Biarritzen Lakuen Bidea ere badago: hiru ibilbide seinalatu dira Marion eta Muriskot lakuen inguruan
8 eta 5 kilometroko ibilbideak dira, osoki berrituak.

Aukera ona da oraindik oso ezagunak ez diren Biarritzeko zenbait leku bisitatzeko.

Ibilbide bakoitza pintura marken bidez seinalatua da, eta sarrera nagusietan mugarriak jarri dituzte.

Ibilbidea deskargatu

 

Biarritzen eremu berde, parke eta lorategi asko daude irekirik ibilaldi txiki bat egiteko, edo momentu lasai bat pasatzeko izan haur edo heldu:

 

 Marion Lakua – Marion Lakuko Etorbidea – 3000 m²-ko jolastokia haurrentzat
Muriskot Lakua: “Natura 2000” izendapena duen eremu natural babestua

Hiri barneko lorategi publikoa – Foch etorbidea – “Tabakorik gabeko gunea” 2015etik – Jolastokia haurrentzat

Milady hondartza – Milady etorbidea – “Tabakorik gabeko gunea” 2015etik – Jolastokia haurrentzat

Mazon parkea –Maréchal Joffre etorbidea - “Tabakorik gabeko gunea” 2015etik – Jolastokia haurrentzat

Eta beste hainbat: Rocailles lorategia, Natachako parkea, Haraustako lorategia, Lahouzekoa…  Informazio gehiago hemen.

Ibil zaitez Biarritzen, eta asko ikasiko duzu!

Erreserbatu linean Biarritzen eta inguruan bisitatu beharreko tokietara edo museotara joateko (ordainketa segurua)

 

 

Ezagutu Biarritz akitu gabe!

Ibilaldi zoragarriak egin daitezke Biarritzen eta inguruetan: panoramikoak, kulturalak eta ludikoak. Bizikleta orduka alkilatu daiteke, edo bestela egun erdirako edo egun osorako. Akitu gabe! Bikotearekin edo familiarekin ibiltzeko, hauta ezazue bizikleta elektriko bat, tandem elektriko bat, scooter bat, VTT, VTC edo Trail Tracker bat.
Erreserbatu linean (ordainketa segurua)

 

Vélodyssée deituriko ibilbidea Atlantikoko kostan dago, eta bizikletentzako 1400 km-ko bidea da. Bidegorria Biarritzera iristen da Angeluko hondartzetatik pasaz. Ondoren, erlaitzeko bide zoragarriarekin jarraitzen du Donibane-Lohizune eta Hendaiako hondartzara.

 

 

Egin ezazu kirola Biarritzen oztoporik gabe!

Oporretan edo asteburuetan, egin ezazu kirola oztoporik gabe, izen-ematerik gabe, engaiamendurik gabe.

Erreserba ezazu pass txartela, 2 hilabeterako: 9 jarduera egiteko aukera, hitzordurik hartu gabe, askatasun osoz.

 

 

 

Inprimatu