Linean erreserbatu eta erosi

Ikuskizunak
linean ikuskizunetarako sarrerak erreserbatu
erreserbatu
Aktibitateak
linean sarrerak erreserbatu
erreserbatu
Ostatalekuak
linean ostatalekua erreserbatu
erreserbatu

// Errugbian

 Aupa BO! » Biarritz Olympique Pays Basque errugbi taldearen maitaleak elkarretaratzeko oihua da. Serge Blanco Frantziako selekzioko 15 zenbakidun errugbilari ohi ospetsuaren errugbi taldea da.

Biarritz Olympique Pays Basque kluba Frantziako errugbi txapelketako talde handietarik bat da. 2002an, 2005ean eta 2006an, Frantziako txapelduna izan zen. 2006an eta 2010ean, Heineken Kopako finalista izan zen. 2012an, Challenge Kopa irabazi zuen. 

 BOPB Bertsio Berria, klubarentzat abiatze berri bat da.
« BOPB » errugbi klub profesionala eta historikoa da. Frantziako errugbi txapelketan lehiatzen da.

Estatu mailan eta nazioartean, « BOPB » klubak ospe ona du.

Bere xedeak betetzeko, « BOPB » klubak kirol, ekonomia eta jendarte garapen proiektu bati jarraikitzen dio.

Biarritz Olympique klubak orrialde bat itzuli berri du. Baina, orain, zuri-gorriek kapitulu berri bat idatzi behar dute.

Izan ere, Euskal Herria errugbi lurraldea da. Hemen, baloi obaloarekin txantxarik ez! Saltokietako aitzindegiak ere hiriko klubaren koloreekin apainduak dira! Agilerako kirol eremuan, ikuskizun eta giro aparta bermatuak dira. Matel zuriak gorritzeko gisan!  

Partida ondoko besta, berriz, hiriko barretan gertatzen da. Han, partida behin eta berriz komentatzen da eta eztabaida sutsuak sortzen dira.

Euskal Herrian nagusi den kiroletarik bat hobeki ezagutzeko xehetasun baliagarriak.

 

 

 

 

// JARDUERA

Biarritz Olympique Omnisports
Biarritz Olympique Omnisports 11 kirol mota biltzen dituen kirol orotako elkartea da: atletismoa, zikloturismoa, fitness, eskubaloia, muskulazioa, igeriketa, rink hockeya, errugbia, tenisa, triatloia...
Biarritz Olympique Pays Basque
Biarritz Olympique Pays Basque errugbi klub bat da. Frantziako hamabosteko errugbi txapelketan lehiatzen da. Biarritzen, Agilerako kirol eremuan jokatzen du. Frantziako txapelduna izana da, bost...
Inprimatu