Linean erreserbatu eta erosi

Ikuskizunak
linean ikuskizunetarako sarrerak erreserbatu
erreserbatu
Aktibitateak
linean sarrerak erreserbatu
erreserbatu
Ostatalekuak
linean ostatalekua erreserbatu
erreserbatu

// Gune historikoak eta Museoak


Biarritz bere historiaz eta kulturaz harro dago. Baina, historian zehar hiria kosmopolita izan denez, kanpoko eraginei irekia da ere.

Hiriko gune historikoek eta museoek kultur aberastasun hori gazteei eta helduei modu interaktiboan erakusten diete.

Lehengo eliza anglikanoan dagoen Biarritzeko Museo Historikoan, hiriko gertaldi ohargarriak ezagut itzazue. Inperioko Kapera xarmagarriaren bisita iruzkindua entzun ezazue. Itsasargiko 248 mailak igotzera ausart zaitezte. Asiatica museoan ekialdeko kulturan murgil zaitezte.

Berriki arraberritua izan den Biarritzeko Akuarioa bisita ezazue (webgune honetan prezio apalagoak). Berrogeita hamar bat akuario ditu eta milaka arrain espezie biltzen ditu. Gaur egun, Frantziako akuario handienetarik bat da.

Kirolzaleek Biarritz Olympique errugbi taldearen museo historikoa zabalik aurkituko duzue. 1900eko hamarkadatik gaur arteko artxiboak ikusten ahalko dituzue.

Biarritzek itsasoarekin harreman hertsia du. Ozeanoaren Hiria ozeanoa ezagutzeari eta babesteari eskaini lekua da (webgune honetan prezio apalagoak).

 

 

Inprimatu