Linean erreserbatu eta erosi

Ikuskizunak
linean ikuskizunetarako sarrerak erreserbatu
erreserbatu
Aktibitateak
linean sarrerak erreserbatu
erreserbatu
Ostatalekuak
linean ostatalekua erreserbatu
erreserbatu

// Nola iritsi

Venir en avion à Biarritz…


 

Biarritzen nazioarteko aireportu bat dago. Biarritzetik hurbil, beste bi aireportu daude: Paueko aireportua 1:15 ordura eta Donostiako aireportua 30 minutura.

Biarritz Pays Basque Aireportua

Hiriaren erdialdetik 3 kilometrotara dago. Biarritzen eta 14 helmugaren arteko zuzeneko lotura bermatzen du.

Chronoplus autobus konpainiak aireportuaren eta hiriaren erdialdearen arteko joan-etorriak bermatzen ditu.

Biarritzeko aireportuan dauden hegazkin konpainiak:

 

Hegaldi merkeak Biarritzen!

Low-cost konpainiek hegaldi merkeak eskaintzen dituzte.

Denboraldi batez edo urte osoan, honako hegaldiak bermatzen dituzte: Paris CDG, Paris Orly, Lyon, Niza, Lille, Marseilla, Estrasburgo, Londres STN, Geneva, Helsinki, Bournemouth, Brusela, Kopenhage, Stockholm

Aireportuan, jatetxeak, bi bilkura gela, saltegiak (Quiksilver saltegia adibidez), autoak alokatzeko zerbitzua, taxiak eta autobusak aurkituko dituzue.

 

 Biarritz Pays Basque aireportua
Europako zabaldegia, 7, 64600 Angelu
Tél: +33 (0)5 59 43 83 83
www.biarritz.aeroport.fr

 

 

Venir en train à Biarritz…

Biarritzen abiadura handiko (TGV) tren geltokia dago eta eskualdeko garraio espresa (TER) sare trinkoa dago. Trenez, Biarritzera azkar heltzen da.

Bordeletik 2 ordutara, Pauetik oren batera, Toulousetik 2:30 ordutara eta Paris Montparnassetik 5:30 ordutara dago.

 Argibideak Biarritzeko tren geltokian eta www.voyages-sncf.com 

 

 

 Autobus ibilbide erregularra: Haraustako tren geltokia / Hiriaren erdialdea Chronoplus ibilbidea - Tel : (+33)5 59 24 26 53

Paris-Madril eta Vintimille-Hendaia ardatz nagusietatik heldu diren trenak. Paris-Montparnasseko eta Lilleko geltokietatik, egunean abiadura handiko (TGV) tren anitz heltzen dira.

 

Venir en voiture à Biarritz…

  • Biarritzera A63 eta A64 (4. irteera) autobideetatik etor daiteke.
  • Distantziak:
    Paris (789 km) / Lyon (735 km) / Marseilla (708 km) / Bordele (187 km) / Clermont-Ferrand (555 km) / Montpellier (534 km) / Nantes (512 km) / Paue (115 km) / Toulouse (350 km) / Espainiako estatua (25 km) / Bilbo (160 km)  / Madril (550 km)

 

Aparkalekuak, autoen alokatzea, taxiak, autobusak...:

Hiriaren erdialdean, ordainpeko 7 aparkaleku daude.

 Karabanendako aparkalekua: Miladyko hondartza - urte osoan zabalik - 80 leku - elektrika-lotura + ur edangarria

             Prezioa : 24 ordu tarteko 12€ (iraupena: 2 egun gehienez) - ordainketa eskudirutan (txanponekin) bakarrik

Urririkako aparkalekuak: Agilerako Jai Alai, Floquet (Charles Floquet etorbidea), Loreen hipodromoa, Tren geltokia, Atabal (Moura etorbidea)
                                           Biarritzeko itsasargia, Marion aintzira, Marbella eta Milady hondartzak, Zaldiketa-kluba

Autobus aparkalekuak: Charles Floquet etorbidea 

 

Autoen alokatzea - Autoen alokatzeko konpainiak aireportuan aurkituko dituzue:

Europcar
Hertz
Enterprise.fr 
Avis
Sixt 

 

Inprimatu