Linean erreserbatu eta erosi

Ikuskizunak
linean ikuskizunetarako sarrerak erreserbatu
erreserbatu
Aktibitateak
linean sarrerak erreserbatu
erreserbatu
Ostatalekuak
linean ostatalekua erreserbatu
erreserbatu
  • Français
  • English
  • Español
  • Euskera

// Surfa

Biarritz Europako surfaren hiriburu historikoa da.                                                                                                                                                                                                                                           

1957 urtean, Deborah Kerr aktorearen senarra zen Peter Viertel amerikarra Biarritzeko olatuetan surfean ibili zen lehen pertsona izan zen.

 Biarritz surfean ibiltzeko leku onenetarik bat dela jakina da. Gaur egun, mundu osoko surflariak erakartzen ditu. 

Hiriak kirol horren eta surflarien alde egin duen guztiagatik, 2015eko urrian Frantziako surf federazioak hiriari “Surf hiria – 3 izar” labela eman zion Biarritzi (3 izarreko baremoa da).
Biarritzen, surf kultura nonahi ikus daiteke. Ozeanoaren Hiria, surf dendak edo surf taula alokatzaileak horren lekuko dira.

Apiriletik azarora, hiriko 18 surf eskolek hasiberriak edo adituak hartzen dituzte eta oren gutxiko klaseak edo zenbait eguneko ikastaroak eskaintzen dizkiete.

Azkenik, surf marka handienak, hala nola Quiksilver, Billabong eta Rip Curl, Biarritzen inguruan finkatu dira.

 

BIARRITZ PAYS BASQUE SURF DESTINATION
                                                                                                       

                                                                                                                                                                             

 

 

 

// SURF ESKOLAK

Hastea Ecole de Surf Biarritz  / Surf Shop
Surfean aritzeko lekua: Euskal kostaldean, Biarritzen, Euskaldunen kostako hondartzan. Surf, bodyboard, longboard, stand up paddle. Lehen irakaspenak, hobekuntza, trebakuntza.
Takamaka : Activités nature, Vélo, Surf
Biarritzeko Hondartza handitik 2 urratsetan, Takamakako langile taldeak harrera ona egingo dizue. Ibilaldi mota guzientzako bizikleta eskaintza zabala dugu. Surfean aritzeko surf taula eskaintza...
Biarritz Association Surf Club
Surf klaseak Milady eta Marbella hondartzetan gertatzen dira. Irakasle diplomadun batzuek kudeatzen dituzte. Klaseetan, eguraldiaren eta ikaslearen maila teknikoaren araberako materiala jasoko duzue...
École de Surf Jo Moraiz
Jo Moraiz surf eskola 1966tik Euskaldunen kostako hondartza mitikoan kokatua da. Estatuko irakasle diplomadunek 6 eta 77 urte arteko pertsonei ikastaroak, klase kolektiboak eta partikularrak...
Biarritz Surf Océan
Badu 20 urte Jeff Bernard Frantzian eta nazioartean surf irakaslea dela. Biarritz Surf Océan surf eskolan, surfa eta stand up paddle ezagutzera gonbidatzen zaituztete. Miramar hondartzan...
Lagoondy Ecole de Surf
Eguneko surf klaseak eta ikastaroak. Ostatalekuarekin ala gabe. Surf klaseak leku desberdinetan gertatzen dira. Hitzordua Biarritzeko Euskaldunen kostako hondartzan (Etablissement des Bains...
Biarritz Surf Training
Biarritzen, leku ezin hobean dagoen surf eskola da. Surf kanpalekua Euskaldun kostako hondartzatik 300 metrora dago. Ikastaroak, klase kolektiboak eta indibidualak, denentzat, zuen maila edozein...
Biarritz Eco Surf School
Biarritzen, Marbella hondartzan, Ozeanoaren Hiriaren eta Beaurivage auzoaren artean kokaturik, leku liluragarrian, Biarritz Eco Surfschool surf eskolak surfean aritzeak ematen dituen pozak...
Inprimatu