// Olatua
Helbidea : Plateau de l'Atalaye
// Azalpena
Kokapen zoragarria du, Atalaye-ko lorategietan, itsasoaren parean.Snack/Pintxo ostatu bat da Olatua, Ama Birjinaren Harkaitzean.
Bikaina da kafe baten hartzeko, zerbait jateko edo aperitifa egiteko! Familian edo lagunartean!
Eguerdian, Bagles-ak (italiarra, izokinarekin) hauta ditzakezu edo bowls-ak (olatua, zesar edo asteko bowl-a), pizza txikia, tartak, gozo txikiak (euskal pastiza eta eguneko deserta).
Arratsetan, ilunabarrari begira partekatzeko platerak eskaintzen ditugu: xingarra, humus-a, ardi gasna, hegaluze artekia, euskal patea, plater iberikoa edo ahatekia…
Balme etxeko produktuak ere atzemanen dituzu (boilurrez beteriko xingar xuria edo konbinatua), Vincent Damestoy-k hautaturiko arnoekin batera (Frantziako arno aditurik onena).
// Zerbitzuak, ekipamenduak eta erosotasuna
Services : Séminaire, WifiEquipements : Bar, Climatisation, Jardin, Terrasse