// Pizza 110
// Azalpena
Biarritzen kokatutako pizzeria, hiri barnetik hurbil. Pizza zaporetsu eta originalak atzemanen dituzue gurean, produktu italiarrekin eta tokikoekin prestatuak.Guretzat, produktu horien hautatzea kalitatearen berme bat da. Xingarra eta gasna hemen bertan mozten ditugu. Tokiko txarkuteria, gasna zaporetsuak, onddo freskoak, barazkiak…
Pizzak hartzidura moteleko ore batekin egiten ditugu, beraz aldi berean kurruskatsuak eta bigunak dira.