// Milwaukee Café
// Azalpena
Egiazko coffee-shop Estatu-Batuar bat.Kafeak eta duteak, gosariak, brunch, hanburgesak, entsaladak, ogitartekoak.
Gure espezialitatea: AEBko gozoak!
Biarriztarrek biziki ongi ezagutzen duten lokala da gurea, eta sukaldari handien artean ere badu izena. Gormantenen paradisua da, sartzean bertan AEBko gozoak topatuko baitituzue, zein baino zein tentagarriagoak.
Gure historia 2011an hasi zen: Emily Abeberryk eta bere ama Wendyk (Amerikarrak) postu bat jarri zuten Biarritzeko Merkatuan familiako errezetekin prestaturiko gozoak saltzeko. 3 urte berantago, Biarritzeko hiri barnean kafetegia ireki zuten, Clémenceau plazatik pausu gutxitara. Gure kontseilua: igande euritsu batean brunch bat egitera joatea, ezin da erreserbatu, beraz zoazte fite!