// Bar de la Côte
// Azalpena
Bar de la Côte jatetxea Euskaldunen Kosta mitikoko hondartzan aurkitzen da, surfaren sehaska ere deitzen zaion horretan, hain zuzen ere. Zatozte eguerdi eta arrats gure menua dastatzera, giro lasaiean, terrazan, uhainen harrabotsa entzunez…Eguzkia sartzen ikus daiteke, aldi berean koktel ezinhobeak zurrupatuz, tokiko produktuekin egindako jakiak dastatuz eta ahantzi gabe 70 hautu baino gehiago dituen gure arno karta deskubrituz…
Gure ostatua leku bikaina da lagunen artean edo familian ongi pasatzeko.
Bestalde, leku berezi eta original bat eskaintzen dugu ekimen pribatu edo profesionalak antolatzeko: “Rooftopa”.
// Zerbitzuak, ekipamenduak eta erosotasuna
Services : Banquet, Plats à emporter, WifiEquipements : Ascenseur, Bar, Terrasse