// Ozeanoaren Hiria

Milady hondartzaren inguruetan, Ozeanoaren Hiriak ozeanoa modu jostagarri eta harrigarrian ezagutzea proposatzen dizue!
Nondik dator ozeanoen ura? Nola sortzen dira uhainak? Zergatik da gazia itsasoa?
Virtual Surf jokoari esker, uhain bikain baten gainean ibil zaitezte! Euskal Kosta eta Landesetako uhain ederrenak ikus ditzakezue! Murgiltze esperientzia berria bezain harrigarria.
Bere maska birtualarekin, Virtual trip 360°-k urperatze harrigarria proposatzen dizue. Harrigarria eta hordigarria!
Urpeko ibilgailu batetik, Capbretoneko fosan jauts zaitezte 3D-tan!
Archie txipiroi erraldoiaren ezagutza egin ezazue!
Beharria luzatu eta Christophe Colomb edo Platonen sekretuak entzun itzazue!
Zer berri:
OCEAN 3D: Naturako mirariak
Ozeanoaren Hiriak 40 minutuko 3D film berri bat proposatzen dizue
Ozeano Barearen erdian, paregabeko paradisua dugu: Galapago uharteak!
Hango izadi ikusgarria milioika urtez aldatu da, gaitzeko landare eta animalia batzuei lekua utzirik.
Dortoka erraldoiak eta itsas-iguana gatz botatzaileak ezagut itzazue. Albatros handien eta zanga hankaurdinen jokatu aitzineko erakustaldia ikus ezazue. Ubarroiekin murgildu eta pinguino ttipienaren ezagutza egin ezazue. Izadiaren jeinuaz ohartu eta gaitzeko mundu honen aitzinean xora zaitezte, gure bizitza ulertzeko ikuspegia betiko aldatuko baitu.
Sumendi ingurumena, fenomeno biologiko harrigarriak, nehor ez bezalako izakiak...
Joan zaitezte misteriozko uharte xarmatuen esploratzera 4K-n!
SURF SENTSAZIO 5D
Virtual Surf simulazio jokoaren arrakastaren parean, Ozeanoaren Hiriak surf esperientzian urrunago ere eramaten zaituzte!
Taula dinamiko baten gainean, bisitaria surflari baten lekuan jarriko da bere maska birtualarekin!
Mugimendua, 360°-ko bista, haizea, itsas lanbroa... hori guzia musika batek lagundurik, uhain mitiko baten gainean ibiltzeko profesional bat bezala!
Zenbat sentsazio eta emozio fikzioa eta errealitatearen arteko surf trip honetan!
Billets à tarifs préférentiels sur ce site - Réservez en ligne
Retrouvez toute l’information sur Biarritz Océan